Futbola

Zaldua bigarrenak Elomendi liderra hartuko du

Guaixe 2022ko mar. 16a, 09:00

Talde arakildarrak garaipenaren bidetik jarraitu nahi du

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamazazpigarren jardunaldia jokatu zen eta Etxeberriko Zaldua taldeak bide onetik jarraitu zuen, Roca taldeari 1 eta 3 irabazi baitzion partida lehiatuan. Elomendik jarraitzen du lider (42 puntu) eta Zaldua bigarren da (37 puntu), bost puntura. Asteburuan hemezortzigarren jardunaldia dago jokoan eta hain zuzen ere Zalduak Elomendi liderra hartuko du, Lekunberrin. Zalduak liderrarekiko duen tartea txikitzeko aprobetxatu beharko luke asteburuko partida.