Mendi lasterketak

Eneritz Karasatorre eta Jabi Gasanz Betagarri Traileko podiumean

Guaixe 2022ko mar. 21a, 12:00

Eneritz Karasatorre. JOSETXO

Antzinen jokatutako 24 kilometroko Trailean Eneritz Karasatorre bigarren emakumea izan zen eta Jabi Gasanz hirugarren gizonezkoa

Martxoaren 13an II. Betagarri Trail mendi lasterketa jokatu zen Antzinen, bi distantziatan: 24 km eta 8 km. 24 kilometroko proban bi sakandar igo ziren podiumera, Jabi Gasanz altsasuarra eta Eneritz Karasatorre etxarriarra. Lasterketa Aimar Azpirozek irabazi zuen (1:58:00), Ioar Tabar bigarrenarekin lehia estua izan eta gero (1:59:13). Jabi Gasanz hirugarren izan zen (2:08:09). Emakumezkoetan Aitziber Mendibil gailendu zen (2:32:37), sailkapen absolutuan 18. eta Eneritz Karasatorre bigarren sartu zen (2:35:10), sailkapen absolutuan 20. Goio Rodriguez 44. sailkatu zen (3:00:02) eta Marta Irañeta 53. (3:08:26), emakumezkoetan bosgarren. 

Lasterketa laburra (8 km) Markel Garaioak (37:21) eta Karmele Garaioak (47:43) irabazi zuten. Aimar Araña Top Tenean sailkatu zen, bederatzigarren sartu eta gero (40:32). Alain Flores 18. izan zen (45:51)eta Ismael Lopez de Goikoetxea 25. (48:09). 

Eukeni Goikoetxea 34. Espainiako Kilometro Bertikalen Txapelketan
Asteburuan Espainiako Kilometro Bertikalaren Txapelketa jokatu zen Ladrillarren (Caceres), Las Hurdeseko Kilometro Bertikala (3,5 km, 1.015 m desnibel +), Cerro Rongiero (1.627 m.) igoera hartzen duena. Euripean jokatu zen proban Kataluniako selekzioko Pere Rullan (39:29) eta Onditz Iturbe (47:35) izan ziren txapeldunak. Eukeni Goikoetxea 34. sailkatu zen (44:43).