Emakume Langileen Eguna 2022

Lilasterketaren morea Olatzagutian

Guaixe 2022ko mar. 21a, 11:21

Olatzagutiak IX. Lilasterketa hartu zuen atzo. Parte hartu zuten emakumezkoak korrika, oinez, bizikletan eta patinetan herrian barnako ibilbidea osatu zuten.

Bukatutakoan, Idoia Granizok bertso bat abestu zuen, dantza bat egin zuten gaztetxo batzuk eta auzatea banatu zuten. LIlasterketako dorsala itzulitakoan, Olatzagutiko Udalak oparitutako poltsa jaso zuten opari parte hartzaileek.