Euskararen aldeko lasterketaren hamargarren edizioak aurrenekoaren ibilbidea osatu zuen martxoaren 14tik 23ra, Arantzazu eta Bilbo artean ibili zen lekukoa. Ordukoak Euskal Herria Korrika! leloa zuen. Euskararen aldeko lasterketako lekukoa martxoaren 17ko gauean iritsi zen Ziordira, eta 18an Irurtzundik alde egin zuen. Ohikoa denez, Korrikarekin batera hainbat herritan ekitaldiak egin ziren, tartean,Oskorri, Kukubiltxo eta Kepa Junkeraren emanaldia Altsasun