Futbola

Zalduak Elomendiko 50. Urteurreneko Kopa nahi du

Guaixe 2022ko mar. 25a, 10:30

Zalduak eta Unzitik Elomendiko 50. Urteurreneko Trofeoko finala jokatuko dute, bihar, larunbata, 11:30ean salestarretan

Elomendi Txapelketak urteurren berezia ospatzen du aurten, 50 urte, data borobila, eta txapelketa edo ligarekin batera Elomendiko 50. Urteurreneko Trofeoa antolatzea berezia iruditu zaie. Arakilgo Zalduak eta Unzitik trofeoan aurrera egin zuten, eta aspalditik elkar ezagutzen diren bi taldeek 50. Urteurreneko Trofeoko finala bihar, jokatuko dute, martxoak 26, larunbata, 11:30ean, Sarrigurenen, salestarretan, zelai neutroan.

Final oso irekia aurreikusten da. "Unzitik 50 urte daramatza Elomendin, txapelketa sortu zenetik. Oso harreman ona dugu, denboraldia hasi baino lehen lagunarteko partidak jokatzen ditugu eta aspaldiko ezagunak gara. Betidanik lehiakidetasun handia dugu, talde nahiko onak garelako" dio Zalduako arduradun Pello Garciak Aizpun etxeberriarrak. Emaitza onik gabe zenbait urte egon eta gero, azken hiruzpalau urtetan talde polita osatu du Zalduak. Elomendiko Txapelketako sailkapenean bigarren dago, asteburuan Elomendi liderraren kontra galdu egin eta gero. Eta Unziti ere txukun dabil. "Beraz, final estua aurreikusten dut, parekatua oso, %50 eta %50" gaineratu du.