Herri kirolak

Altsasuk Nafarroako Herri Kirol Jokoen hirugarren saioa hartuko du

Guaixe 2022ko mar. 25a, 11:45

Igandean, 10:30ean, Iortia Kultur Gune aurreko zabalgunean

Aurreko igandean jendetza bildu zen Etxarri Aranazko pilotalekuan Nafarroako Herri Kirol Jokoetako bigarren jardunaldian. Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletako taldeek eta Antsoain, Amaiur, Araxes, Igantzi eta Berriozar klubetako taldeek ikuskizun ederra eskaini zuten. 
Herri kirolek ez dute Sakana utzi, igandean hirugarren jardunaldia jokatuko baita Altsasun. Altsasuko Iortia Kultur Gune aurreko zabalguneak hartuko du Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako txapelketako saioa, 10:30etik aurrera. Proba konbinatuak eta sokatira daude jokoan.