Gobernu ordezkaria kuarteletan bisitan

Guaixe 2022ko mar. 30a, 10:31

Jose Luis Arasti Perez Irurtzungo kuartelean. @DelegGobNavarra

Irurtzungoan eta Altsasukoan izan zen atzo.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Jose Luis Arasti Perez Nafarroa mendebaldean ibili zen atzo. Zehazki eskualde horietan dauden Guardia Civilaren kuarteletan izan zen. Bisitatu zituenen artean Irurtzungo eta Altsasuko kuartelak zeuden. Gobernu ordezkaritzatik azaldu dutenez, Arastik bisita horiekin Guardia Civilak herri horietan dituen azpiegiturak eta egiten duen lana ezagutu nahi izan zuen.