Garraiolariek bertan behera utzi dute lanuztea

Guaixe 2022ko mar. 30a, 20:25

Aurreko asteetan egindako kamioi karabanetako bat. UTZITAKOA

Hiruko eta Tradisnako batzarrek erabaki dute duela hiru astetik hasitako lanuztea uztea. Hala ere, mobilizazioekin segituko dute, administrazioek "eskaerak aztertzeko emandako hitza bete dezaten".

Hiruko eta Tradisnako garraiolariek batzarra egin dute gaur eta duela hiru astetik egiten ari ziren lanuztea bertan behera uztea erabaki dute. Azken egunetan erakundeek hartutako neurriek eta aldundiekin "elkarrizketarako bide bat" zabaldu izanak erraztu du erabakia. Hala ere, kide batzuk ez dira bihar errepidera aterako "ez duelako merezi" erregaia ordaindu behar duten prezioarekin. Duela hiru aste, Errepideko Garraioaren Defentsarako Estatuko Plataformak deitutako grebarekin bat egitea erabaki zuten Hiruk eta Trasdinak. Espainiako Gobernuak eta logistikako eta garraioko konpainia handiek aurreko astean lortutako akordioen ondoren, lanuzteekin jarraitzen zuten.

Erlazionatuak