SGAk enpresendako gune birtuala sortu du

Guaixe 2022ko api. 1a, 09:04
Emakumezkoa ordenagailuan lanean Utzuganeko telelan gunean. SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Energiaren prezioei buruzko online saio batekin mustuko da asteartean, 09:30ean.

Sakanako Garapen Agentziak (SGA) lankidetzan, ezagutzan eta elkarren arteko sorkuntzan oinarritzen den enpresendako gune birtuala sortu du: Sakana3CO. Enpresentzako gune birtual bat, elkarlanean, elkarezagutzan eta elkarsorkutzan oinarritzen dena. SGAk martxan jarriko duen ekimen horren bidez ibarreko enpresen arteko aukerak eta sorkuntza baliabideak zeintzuk diren ikusteko aukera izanen da. Aurreneko online saioa asteartean izanen da, 09:30ean, eta hizketagaia energia gastuaren arazoa nola konpondu izanen da. Saioan parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman behar dute.