Idazle eta liburu gogokoenak bozkatu dituzte

Guaixe 2022ko api. 5a, 09:44

2021eko JUUL hauteskundeak Iñigo Aritza ikastolan. UTZITAKOA

24 urtez jarraian, irakurzaletasuna sustatzea helburu duten hauteskundeak egin ditu Ikastolen Elkarteak. 

Martxoaren 31n aurtengo JUUL literatura hauteskundeak egin zituzten Euskal Herriko 42 ikastoletan, tartean Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastoletan. Guztira, liburuendako 14.408 bozka eman ziren eta ilustratzaile kategorian 7.524 ikaslek parte hartu zuten. 

Bozkak zazpi kategorietan banatzen ziren: haur eskolatik batxilergora, eta ilustratzaileendako kategoria berezia. 

Literatura hauteskundeen emaitzak: