EH Itzulia 2022

Euskal Herriko Itzulia, Sakanan

Erabiltzailearen aurpegia Eneida Carreño Mundiñano 2022ko api. 5a, 13:44

Duela minutu eskas batzuk Etxarri Aranazko bidegurutzetik Lizarragarantz jo du tropelak

Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa Leitzatik abiatu da eta Sakanara Zuarrarratetik sartu da. Karabana koloretsua Etxarri Aranatzeraino heldu da eta Lizarragako porturantz jo du, Vianako helmugarako bidean. Tropelean zeuden Gorka Izagirre eta Igor Arrieta sakandarrak.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!