Inoiz igo gabekoak dira, eta galbahe handia egin dezakete onenen tropeltxoan. Ozekak kilometro bat du %13ra, eta Opellorak 3.6 kilometro %7.4ko batez bestekoarekin. Erne igoeretan, baina batez ere jaitsieretan, errepide estu eta hautsietatik pasa beharko baita tropela.