Areto futbola

Xotaren eta Aralar Mendiren arteko derbiak lehen fasea itxiko du

Guaixe 2022ko api. 7a, 13:06
Aurreko derbia. ARALAR MENDI

Asteburuan Hirugarren mailako lehen faseko azken jardunaldia jokatuko da. Xotaren eta Aralar Mendi taldearen derbia hartuko du Irurtzungo Atakondoak

Asteburuan areto futboleko Hirugarren mailako 21. jardunaldia jokatu zen. Partida oso lehiatuak eskaini zituzten gure bi taldeek, baina azkenean punturik gabe geratu ziren. 

Larunbatean Iruñean jokatutako partida estuan, azkenean Universidad de Navarra gailendu zitzaion Xota taldeari, 8 eta 7. Bukaera ikusgarria izan zuen partidak, 38. minutuan zazpina berdintzea lortu baitzuen Xotak. Baina azken unean Universidad de Navarrak eskuratu zituen hiru puntuak, partidako azken minutuan penaltiz sartutako golari esker. 

Aralar Mendik eta Vulcanizados Ruiz taldeek lehia oso estua izan zuten Larrebieta kiroldegian. Uharte arakildarrek bina berdindu zuten, baina Tafallako taldeak hirugarren gola sartu zuen 29. minutuan eta Aralar Mendiren ahalegin guztiak ez ziren nahikoak izan partida berdintzeko. 

Hirugarren mailako areto futboleko lider Mateo Muñoz Ribera de Navarra taldea da (51 km). Aralar Mendi zortzigarren da (20 puntu) eta Xota hamargarren (14 puntu). Asteburuan lehen faseko azken jardunaldia jokatuko da, hain zuzen ere Xotaren eta Aralar Mendiren arteko derbia, Irurtzunen.