Osasun publikoaren alde lan egiteko

Guaixe 2022ko api. 11a, 08:49

Osasun publikoaren alde egindako elkarretaratzea Etxarri Aranatzen. ARTXIBOA

Nafarroako Osasun Plataforman zeuden sakandarrek ibarreko taldea osatu dute.

Irurtzundarrek, ergoendarrek, etxarriarrek, altsasuarrek eta olaztiarrek harremana izan dute Nafarroako Osasun Plataformarekin. Haren helburua da Nafarroan osasun publiko duina izatea, eta horretarako, beharrezko giza eta material baliabideak aldarrikatzen ditu. Plataformarekin harremana duten sakandarrek joan den astelehenean bilera egin eta Sakanako Osasun Plataforma sortzea erabaki zuten, ibarrean osasun zerbitzu duinak sustatzeko eta aldarrikatzeko.