Hiru jatetxek Errepideko Solete izendapena jaso dute

Guaixe 2022ko api. 8a, 13:03
Etxarrengo Iratzar jatetxea.

Etxarrengo Iratzar, Arbizuko Izar Ondo eta Altsasuko Arkangoa jatetxeek dira Repsol Gidaren izendapena jaso dutenak.

Helmugara bidean geldialditxo bat egin eta autobia edo errepide bazterreko establezimenduetan kafe on bat hartu edo ogitarteko egin berri bat jateko aukera ugari daude. Autobia eta errepide erabilienen ondoan dauden halako 319 establezimendu zerrendatu ditu Repsol Gidak Errepideko Soleteak izenarekin, “zerbait hartzeko edo jateko leku gustagarriak dira, prezio merkean”.


Arbizuko Izar Ondo taberna-jatetxea eta hotela.

Horietako hiru sakandar daude: Etxarrengo Iratzar jatetxea, Arbizuko Izar Ondo jatetxea eta Altsasuko Arkangoa taberna-jatetxea. Azken horrek Udazkeneko Solete izendapena jaso zuen azaroan. Eta garagartzaroan Udako Solete izendapena eman zioten Lakuntzako Kale Txikiri.