Txirrindularitza

Floren Esquisabel, omendua

Guaixe 2022ko api. 11a, 12:00

Esquisabelek oroigarria jaso zuen. INDURAIN SARI NAGUSIA

Lizarrako Miguel Indurain Sari Nagusiko antolakuntzak txirrindularitza sustatzaile sakandarra omendu zuen

Miguel Indurain Sari Nagusiko antolakuntzak Floren Esquisabel olaztiarra omendu zuen Lizarrako lasterketa hasi baino lehen. Pilotaria izan zen –Mexiko 68 Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen eskuz binakakoan–, baina gehienok txirrindularitzarekin lotzen dute, 44 urte baitaramatza txirrindularitzaren munduan.

Burunda klubaren sortzaileetako bat da, eta Rural Kutxa afizionatuen eta profesionalen taldeetako sustatzaileetako bat. Esquisabelek oso argi du helburua gaztetxoei txirrindulariak izateko aukera ematea izan dela, txirrindulari izaten laguntzea. “Txirrindulari bat profesionaletara igotzen dela ikustea, ez dago hori baino bizipoz handiagorik”.

Apirilaren 2an merezitako omenaldia jaso zuen Lizarran, Miguel Indurain Sari Nagusia abiatu baino lehen, antolakuntzaren eskutik.