Pilota

Aaron Arbizu oso ongi bere debutean

Guaixe 2022ko api. 11a, 10:10

Atzelari etxarriarrak eta Ezkurdiak 18 eta 22 galdu zuten Victorren eta Zabaletaren kontra, baina irudi oso ona eman zuten

Ostiralean Irurtzungo pilotalekua txiki geratu zen Aaron Arbizu Alberto pilotari etxarriarraren debuterako, sarrerak berehala agortu baitziren. Bi Aizpe pilotalekua etxarriarrez lepo zegoen, eta giro bikaina izan zen, tarteka egon ziren argi indar arazoak arintzeko balio izan zuena. Aaron Arbizuk oso itxura ona eman zuen eta ongi jokatu zuen gaur egun atzelari onenetakoa den Jose Javier Zabaletaren kontra; pilota gogor eta ikusgarriak itzuli zituen. Haren aldeko txalo zaparradak ikusgarriak izan ziren eta debut bikainaz gozatu zuen, biziki eskertu zuena. Ezkurdiak eta Arbizuk 18 eta 22 galdu zuten Victorren eta Zabaletaren kontra, partida lehiatuan. 

Gaur aurkezten da Buruz Burukoa
Bata hasi eta bestea bukatu. Gaur, astelehena, aurkeztuko dute txapelketa handiena, 2022ko Buruz Burukoa, Hernaniko Chillida Leku Museoan. Ezkurdia eta Zabaleta izango dira gure ordezkariak.