Futbola

Zalduaren irristada

Guaixe 2022ko api. 12a, 10:02

Elomendiko Futbol Txapelketa. Zaldua 1 – Apolo 2

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hogeigarren jardunaldia jokatu zen eta Arakilgo Zalduak 1 eta 2 galdu zuen Apoloren kontra partida oso borrokatuan. Elomendik lider sendo izaten jarraitzen du (48 puntu) eta Zalduak bigarren postuari eusten dio (37 puntu), bi puntura hirugarren postuan Bidezarra taldea duela (35 puntu). 

Hurrengo jardunaldia apirilaren 23an jokatuko da. Zalduak sailkapenean zortzigarren den Barasoain taldea hartuko du Lekunberrin.