Liburuaren eguna Sakanan

Guaixe 2022ko api. 21a, 11:26

Apirilaren 23an, larunbatean, liburuaren eguna izanen da, eta horren harira zenbait herritan eta liburutegitan literatur ekitaldiak antolatu dituzte. 

Liburuaren eguna liburutegiak eta liburu dendak bisitatzeko, liburuak hartzeko eta erosteko eta literaturarekin gozatzeko egun aproposena izan ohi da. Horren harira, liburutegiek eta liburu dendek literatur ekitaldiak antolatzen dituzte. Bihar, apirilak 23, izanen da liburuaren eguna eta Sakanako zenbait herritan datozen egunetan ere literatura ekimenak antolatu dituzte: liburu aurkezpenak, tailerrak, idazleekin topaketak, poseia errezitalak eta abar izanen dira, besteak beste, Irutzunen, Arakilen, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Olaztin. 

Herriz herriko egitarauak

IRURTZUN

  • Apirilak 26, asteartea, 18:00etan, liburutegian
    • Raquel Sanchez Corcuerak Búhos contra dragones. Una defensa contra las humanidades liburua aurkezpena
      Giza ikasketen defentsa egiten duen saiakera bat da; hortaz, kulturaren, historiaren, filosofiaren eta arteen aldarrikapena egiten du egileak, baita arlo hauek pertsonaren eta gizartearen garapenean duen garrantzia azaleratzen du ere. 

ARAKIL

  • Apirilak 23, larunbata, 18:00etan, Ihabarko kontzeju etxean
    • Inma Biurrun poetaren eta Adyta Valdés pianojolearen poesia errezital musikatua
      Poetak bere poesiaren ibilbidea eginen du, pianoaren soinuaren laguntzarekin. 
  • Apirilak 24, igandea, 12:00etan, Satrustegiko elkartean
    • Bideak ipuinaren aurkezpena Iker Uribe eta Joana Ziganda egileekin
      Bideak dokumentalak Aritz Ganboa de Miguel artzain arbazuarraren erronka jasotzen du eta Xabier Unanua Goikoetxeak zuzendu zuen. Dokumentalaren hurrengo urratsa ipuin ilustratua bihurtzea izan zen eta lan horretaz, besteak beste, Iker Uribe eta Joana Ziganda arduratu ziren. 

ETXARRI ARANATZ
Liburuaren eguna
Apirilak 26, asteartea

  • 17:00etatik 19:30era, liburutegian
    • Liburu trukea: eraman irakurrita dituzun liburuak eta eraman irakurri gabekoak
  • 17:30etik 18:15era, plaza
    • Ipuin kontalaria: Izaskun Mujika
  • 18:00etatik 19:30era, plazan
    • Etxarri Aranazko idazleen liburu salmenta eta sinadurak:
      • Joxe Aldasoro eta Anaitz Igoa
      • Juana Maria Jauregi
      • Jose Luis Erdozia

ALTSASU
Liburuaren astea

  • Apirilak 25, astelehena, 17:30ean, Iortia kultur gunean
    • Manolita Thundersen El hilo invisible tailerra
      Lehen hezkuntzako haurrendako bideratutako tailerra da. Berdintasunean hezteko joko bat da. Tailerra gaztelaniaz izanen da. Izena ematea Altsasuko liburutegian. 
  • Apirilak 26, asteartea, 18:00etan, Iortia kultur gunean
    • Alaine Agirre idazlearen Karena nobelaren aurkezpena
      Amatasunarekin lotutako hainbat gai agerian utzi ditu idazleak. Aurkezpena euskaraz izanen da. 
  • Apirilak 27, asteazkena, 18:00etan, Iortia kultur gunean
    • El tesoro de Lucio komikiaren aurkezpena Mikel Santos Belatz egilearen eskutik
      Egileak Lucio Urtubia nafar anarkista ospetsuaren bizitzaren kontakizuna egin du, irudien bidez. Solasaldia gaztelaniaz izanen da.
  • Apirilak 28, osteguna, 18:00etan, Iortia kultur gunean
    • Zer gertatzen zaio Tukami? Mundinovi taldearen eskutik
      Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrendako bideratutako baloreak lantzeko txotxongilo ikuskizuna; euskaraz. 
  • Apirilak 29, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean
    • Oihane Anduezaren Aittune, iluntasuaren beldur naiz liburuaren aurkezpena
      Beldurren inguruko ipuina egin du lakuntzarrak. Aurkezpena euskaraz izanen da. 

OLATZAGUTIA

  • Apirilaren 25etik maiatzaren 6ra, liburutegian
    • Rolihlahla ipuinaren ilustrazioen erakusketa
  • Apirilak 28, osteguna, 17:00etan, ludotekan
    • Joxe Aldasoro eta Anaitz Igoaren Rolihlahla ipuinaren ikuskizuna
      Rolihlahla Joxe Aldasoro idazlearen eta Anaitz Igoa ilustratzailearen lehenengo ipuin ilustratua da. Haurrei gertakari baten inguruan hitz egiteko beharretik sortu zuten.