Futbola

Lagun Arteak gaur jokatuko du, eta Etxarri Aranatzek bihar

Guaixe 2022ko api. 13a, 10:30

Etxarri Aranatzek Ardoi hartuko du bihar, osteguna, San Donato futbol zelaian.

Gaur, asteazkena, Aoiz izango du aurkari Lagun Arteak eta bihar, osteguna, Etxarri Aranatzek Ardoi taldea hartuko du

Lehen Maila Autonomikoan Lagun Arteak lau garaipen lortu ditu jarraian eta jaitsiera postuetan jarraitzen du, kategoria eusteko postuetatik bost puntura. Gaur, asteazkena, Aoiz du aurkari, 20:00etan, Agoizen. Puntu horiek urrezkoak dira lakuntzarrendako.

Preferentean Etxarri Aranatzek berdindu egin zuen eta jaitsiera postuetatik atera zen. Bihar, osteguna, 12:00etan Ardoi taldea hartuko du San Donaton. Garaipena lortzea aurrera pausoa litzateke.

Erregionaleko lehen fasean Altsasu bigarren sailkatu da eta igoera fasea jokatuko du. Emakumezkoen Autonomikoan, Altsasuk Cortes izango du aurkari apirilaren 23an, 18:30ean, Dantzalekun.