Duela 25 urte...

Haize Berriak musika banda elkartearen aurkezpena

Guaixe 2022ko api. 19a, 11:15

Bi urte lehenago sortua, aurkezpenaren unean ehun bazkide zituen

Elkarteko kideek prentsaurrekoan eman zuten haien berri. Etxarren, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutiako 35 musikarik osatzen zuten banda. Bandako zuzendaritzan Javier Unamuno, Itziar Flores, Olatz Garde, Jesus Irisarri, Pedro Jimenez, Andres Villaseca eta Sergio Gastaminza zeuden. Banda musikari berritasuna eskaintzeko irrikitan zeuden. Aukera baliatu zuten Altsasuko elizan apirilaren 27an izan zen kontzertu didaktikoa aurkezteko.