Pentsio duinak izateko langileek soldata duina izan behar dute. Bata eta bestea aldarrikatuko dira gaur eginen diren bi bilkuretan. Horrekin batera, pentsioetan eta osasun bidean, gizarte zerbitzuan eta zaintzari lotutako arlo guztietan murrizketarik ez izateko eta pentsioak Kontsumo Prezioen Indize errealarekin eguneratzea exijituko dute bilkuren bidez. Sasoiak, Nafarroako jubilatuen elkarteak, deitu du Etxarri Aranazko elkarretaratzea. Sakanako pentsiodunen eta jubilatuen plataformak, berriz, Altsasuko kontzentrazioa.