Apirilaren 30era arte liburu batekin "hitzordu itsua" izateko aukera eskaintzen dute Kaxeta eta Arkatz liburu dendek 'Hitzordu itsua liburu batekin' ekimenean. Hau da, prezio berezian paperaz bildutako liburu "sorpresak" eros daitezke. Paperean idatzita liburuaren inguruko hitz edo definizio txikiak agertzen dira, eta adin eta gustu guztietako liburuak daude aukeran, euskaraz zein gaztelaniaz.
'Hitzordu itsua liburu batekin' Arkatz-en. UTZITAKOA