Jendaurrean hitz egiten ikasteko aukera

Guaixe 2022ko api. 26a, 13:03

Emakumezkoak Bakaikun.

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak antolatu du ikastaroa, maiatzeko ostegunetan izanen dena.

Emakumezkoek jendaurrean hitz egiten ikasteko ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak. “Emakumezkoei sistematikoki erabakitzeko, azaltzeko eta hitz egiteko espazioak ukatu zaizkigu, baino espazio horiek gureak ere badira”, azaldu dute zerbitzutik. Emakumezko sakandarrak jendaurrean hitz egiteko ahalduntzeko helburua du antolatutako ikastaroak.  

Lau ahalduntze saio izanen dira, maiatzeko ostegunetan (5, 12, 19 eta 26), 17:00etatik 20:00etara. Arbizuko udaletxean izanen dira saioak eta Aitziber Campion Gamboak gidatuko ditu. Izen ematea ostegunera arte zabalik dago. Hala egin nahi dutenek berdintasuna@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatz edo 660 384 328 telefonora hots egin beharko dute.