Egungo mugikortasun egoera hizketagai

Guaixe 2022ko mai. 5a, 08:58
Autobusa Uharte Arakilgo Zerradoa auzorantz. ARTXIBOA

Sakandarren mugikortasun beharrak eta mugikortasuna nola hobetu eztabaidatzeko online aurkezpen bilera eginen dute maiatzaren 18an. 

Sakanako Garapen Agentzia (SGA) ibarrerako bestelako mugikortasun eredu bat aztertzen ari da. Izan ere, “erregai fosilak agortzear dauden honetan, alternatibak sortu beharrean gaude”, azaldu dute SGAtik. Zeintzuk dira sakandarren mugikortasun beharrak? Nola hobetuko zenuke mugikortasuna Sakanan? Galdera horiei erantzuna eman nahi dietenak maiatzaren 18an, asteazkenean, 12:00etan, antolatutako online bileran parte hartzera gonbidatuta daude. Kudea Go! Mugikortasun alternatibaren berri ere jasoko dute. Bileran parte hartu nahi dutenek proiektuak@sakanagaratzen.com epostara idatzi beharko dute.