Astekaria

Errigorak "inoizko uztarik emankorrena" izan du

Guaixe 2022ko mai. 2a, 08:38

Egindako eskaerak jasotzen. ERRIGORA

Irurtzungo Iratxo elkartean, Irañetan, Uharte Arakilgo udaletxean, Arbizuko eskolan eta Altsasuko Itsasi euskaltegian gaurtik aurrera jaso ditzakete elikagaiak, norberak eskatu duen tokian. Etxarri Aranatzen ostiralean, 18:00etatik aurrera, eginen da banaketa estalopean.

Nafarroa hegoaldeko uzta, eskutik eskura. Izen hori du Errigoraren udaberriko kanpainak, boluntarioen lanaren bidez ekoizleen olioa, kontserbak, pasta edo arroza kontsumitzaileen eskutan jartzen duena. Errigorako kideek jakinarazi dutenez, aurtengo kanpaina “inoizko uztarik emankorrena” izan da. Batetik, 10.000 etxeetara iritsi dira ekoizleen produktuak, joan den urtean baino %20 gehiagora. 143.000 litro olio banatu dituzte (%35 gehiago) eta 271.000 konserba ontzi eta 41.000 pakete (%15 gehiago). Sakanari dagokionez, 713 olio bidoi, 451 kontserba pakete eta 127 pakete arroz edo pasta eskatu dira. Duela bi urterekin alderatuta Errigorari sakandarrek egindako olio eskaera %174,33 hazi da. Kontserben kasuan %110,2  izan da hazkundea tarte berean, eta %31,05 arroza eta pasaren eskaerarena. 

Aurten egin diren kontserba, arroza, pasta eta lekale eskaera guztien %20 ekoizpen ekologikoa izan da. Aurreratu dutenez, heldu den urtean ekoizpen ekologikoko eskaintza handiagoa izanen da eta aukeren artean potxa ekologikoak izanen dira. Irailerako prest izanen dira piper ekologikorako 36.000 metro karratu gehiago. Bestalde, Nafarroan ekoiztutako 11.000 kilo txitxirio eta dilista banatuko ditu Errigorak. “Hazialdeko lekale ekoizleen elkartearendako bultzada ederra suposatzen du horrek”. Errigorakoek esana dute “elikagaiak ekoizteko erak aldatzeko kontsumitzeko erak aldatzea izan daiteke bide eraginkorrena”. 

Bestalde, boluntarioen bitartez ekoizleak eta kontsumitzaileak harremanetan jartzen dituen proiektuak euskaraz etiketatutako produktuak eskaintzen ditu. Baina ez da horretara mugatzen. Errigoran aritzen diren 12 ekoizleren lantokitan euskara planak ari dira gauzatzen. 2023rako Errigoraren baitan ari diren guztiak izanen dira euskara planetan murgilduta. Horregatik guztiagatik kanpainako arduradunek gaztigatu dutenez, “Errigorarekin bat egin duten milaka herritarren ekarpenak Nafarroako baratzean eman dituen fruituak”. 

Errigorako kanpainaren emaitzak
Urtea 2020 2021 2022 2020-2022 aldea
Herria / Produktua Olioa Kontserba Arroza / Pasta Olioa Kontserba Arroza / Pasta Olioa Kontserba Arroza / Pasta Olioa Kontserba Arroza / Pasta
Altsasu 155 146 24 168 166 39 246 216 71 158,71 139,35 45,81
Arbizu 0 0 0 0 0 0 52 37 10      
Etxarri Aranatz 185 132 16 189 148 26 273 147 30 147,57 79,46 16,22
Irañeta 0 0 0 0 0 0 5 0 0      
Irurtzun 69 36 4 95 53 11 116 44 13 168,12 63,77 18,84
Uharte Arakil 0 0 0 0 0 0 21 7 3      
Guztira 409 314 44 452 367 76 713 451 127 174,33 110,27 31,05