Atletismoa

Ziordiko Lasterketa Solidarioan izena ematea zabalik

Guaixe 2022ko mai. 4a, 10:30
Joan zen urtean Ziordiko herri lasterketa birtuala izan zen. Aurten ohiko lasterketa izanen da. ARTXIBOA

Ekainaren 4an Ziordiko Lasterketa Solidarioa jokatuko da eta izena ematea zabalik dago. Ekainaren 11n Aitzkozar lasterketa izanen da, aurten Bakaikun

Ekainaren hasieran bi herri lasterketa jokatuko dira Sakanan. Ekainaren 4an Ziordiko Running Taldeak antolatutako IX. Ziordiko Lasterketa Solidarioa jokatuko da eta hurrengo asteburuan, ekainaren 11n, Aitzkozar Herri Krosa, aurten Bakaikun irteera eta helmuga izango dituena. 

Ziordiko Lasterketa Solidarioan izena ematearekin eta egunean bertan zozketatuko diren sariekin jasotakoa hainbat ekimen laguntzera bideratuko da: GNA01 gaixotasun ultra arraroa duen Markel Carmona haur urnietarraren aldeko Aurrera Markelekin elkarteari, Paris 365 jantoki sozialari, KMSxELA Fundazioari, Rett Sindromearen Elkarteari, Dravet Fundazioari eta beste batzuei, besteak beste. Izena ematea zabalik dago Ziordiko Running taldeak WIX plataforman duen webgunean. Haurren lasterketak 17:00etan hasiko dira, martxa solidarioa 17:30ean eta helduen lasterketa 18:00etan.

Aitzkozar, ekainaren 11n
Iturmendiko Aitzkozar elkarteak eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteek elkarrekin bi herrien artean antolatzen duten Aitzkozar Herri Krosa ekainaren 11n jokatuko da, eta aurten Bakaiku izango du abiapuntu eta helmuga. Aurki zabalduko da izena ematea, Dantzaleku Sakana webgunean.