Parapenete istripua Santa Marinan

Guaixe 2022ko mai. 2a, 09:56
Parapeneteak Urbasan hegan atzo.

Parapenete gidariak ermitako teilatuan bukatu zuen konortea galduta eta kolpe ugarirekin.

Iparraldeko haizea baliatuta zenbait parapente zalek Santa Marina ermitara igo eta haren ingurutik hegan abiatu ziren. Antza materiala probatzen ari ziren. Ezagutzen ez diren arrazoirengatik parapente gidarietako batek Santa Marina ermitaren teilatuan bukatu zuen. Maiatzaren jasotzea zela eta jende ugari zegoen mendian eta ezbeharra ikusi zutenek larrialdi zerbitzura hots egin zuten. Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko taldea Urbasan bertan zen helikopteroarekin, itota hiltzear zen behor bat askatzeko lanetan. 

Eta talde horretako kideak izan ziren zauritutako 47 urtetako gizonezkoa artatu zutenak. Teilatutik jaitsi zuten konortea galduta zuen parapentelaria. Konortea berehala berreskuratu zuen. Hainbat kolpe zituen gorputzean. Medikua zuen helikopteroan Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.