Sakandarrak, Nafarroako goi mailako kirolarien zerrendan

Guaixe 2022ko mai. 4a, 13:00

Imanol Erbiti Ollo txirrindulari hiriberriarra da Nafarroako goi mailako kirolarien zerrendan jasotako sakandarretako bat. MOVISTAR TEAM

Nafarroako Kirolaren Institutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean zerrenda argitaratu du

Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirolaren Institutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2022ko Nafarroako goi mailako 338 kirolariren, teknikaren eta epaileen zerrenda argitaratu du. Zehazki, 280 kirolari, 43 teknikari eta 15 epaile dira, eta tartean sakandarrak daude. 

Sakandarrak
Kirolarien artean, June Kintana Larraza atleta bakaikuarra, Imanol Erbiti Ollo txirrindulari hiriberriarra, Ion Cerviño Pueyo, Asier Llamas, Daniel Saldise Martinikorena eta Roberto Martil Fernandez areto futbol jokalari irurtzundarrak, Ioseba Fernandez Fernandez irristalaria, Jose Javier Zabaleta Lasa pilotari etxarrendarra, Alberto Ongay Tere pilotari satrustegiarra eta Jose Luis Iriarte arku tiratzailea daude. Eta kirol teknikarien zerrendan, Imanol Arregi Sarasa areto futbol entrenatzailea eta Jose Luis Arrieta Lujanbio txirrindularitza teknikaria.