Emakumezkoendako autodefentsa ikastaro eskaintza

Guaixe 2022ko mai. 5a, 13:01
Mugimendu feministako kideak autodefentsa aldarrikatzen. ARTXIBOA

Altsasuko eta Sakanako Berdintasun Zerbitzuek elkarrekin emakumezkoei zuzendutako autodefentsa ikastaroak antolatu ditu. Uharte Arakilen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun eginen dira. 

Altsasuko eta Sakanako Berdintasun Zerbitzuek elkarrekin a emakumezkoei zuzendutako autodefentsa hiru ikastaro antolatu ditu eta parte hartzaileak zenbait galderen inguruan ariko dira hausnartzen: zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Zeintzuk dira gure bizipenak honen aurrean? Nola identifikatu erasoak? Izena emateko berdintasuna@sakana-mank.eus edo berdintasuna@altsasu.net e-postetan edo 660 384 328 edo 628 328 593 telefonoetara hots eginez. 

Uharte Arakilgoa da aurreneko ikastaroa. Udaletxeko ganbaran maiatzaren 20an hasiko da, 17:00etatik 21:00etara. Eta hurrengo egunean, maiatzaren 21ean, 10:00etatik 14:00etara. Interesa dutenek maiatzak 17ra arteko epea dute izena emateko. Bigarren ikastaroa Etxarri Aranatzen, kultur etxean, eginen da maiatzaren 27an eta 28an, ostiralean 17:00etatik 21:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara. Maiatzaren 24an despeditzen da Etxarri Aranazko ikastaroan izena emateko epea. Azkenik, Altsasuko Gure Etxea eraikinak autodefentsa ikastaroa hartuko du garagarrilaren 18an, 10:00etatik 18:00etara. Izen ematea garagarrilak 15era arte egonen da zabalik.