Ehiza barrutia eratzeko proiektua sortzeko

Guaixe 2022ko mai. 12a, 11:20
Ehiztaria uxaldi batean parte hartzen. ARTXIBOA

Lur jabeek haien lurrak han ez sartzeari uko egin diezaiokete maiatzaren 24ra arte.

Iturmendiko Udalak ehiza barrutia sortzeko pausoak eman ditu. Haren baitan Bakaiku, Iturmendi eta Urdiaingo mugarteak sartuko lirateke. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, Iturmendiko Udalak jakinarazi du ehiza barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera dutela beraien lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Horretarako, maiatzaren 24ra arteko epea dute. Ehiza barrutia eratzeko proiektua Iturmendiko udaletxeko bulegoan jendaurrean egonen da.