Euskarazko ikastaro tekniko eta bestelakoetara joaten direnendako laguntzak

Guaixe 2022ko eka. 16a, 10:02

Sakanako Mankomunitatearen egoitza. ARTXIBOA

Ikasketa ofizialak eta arautuak ez diren ikastaro, jardunaldi, biltzar, mintegi edo gisakoetan parte hartu duten sakandarrei dirulaguntza emanen die Sakanako Mankomunitateak Eskabideak  abenduaren 31ra arte aurkeztu daitezke.

Euskara Zerbitzuaren bidez, Sakanako Mankomunitateak euskarazko ikastaro teknikoak edo hizkuntza minorizatuei buruzkoak egin dituztenendako dirulaguntzak diru, beti ere, saioak aurten egiten badira eta honako bi baldintzak betetzen baditu: edozein gairi buruz euskaraz egindakoak izatea eta euskararen edota hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikarekin zerikusia dutenak izatea. Euskara Zerbitzuak deialdi horretarako 500 euroko poltsa du. Hala ere,  dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute 200 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko.

Dirulaguntzan interesa duenak eskabide ofiziala betearekin batera, honakoak aurkeztu beharko ditu: nortasun agiriaren kopia, erroldatze ziurtagiria, asistentzia ziurtagiria, matrikularen ordainagiria eta aitorpena, helburu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako dirulaguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azken kasu horretan, kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia erantsiko da. Dokumentazioa Mank-en Lakuntzako egoitzan edo haren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko da. Eskatzaileek honako baldintzak bete beharko dituzte laguntza jasotzeko: ikastaroaren %80an parte hartu duela frogatzea, Sakanan erroldatuta egotea eta Mank-ekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea.