Triatloia

Maizak, Benjumeak eta Astizek triatloi denboraldiari ekin diote

Guaixe 2022ko mai. 10a, 09:47
Mikel Astiz Deltebren. DEPORVILLAGE TRI TOUR.

Tarragonako Deltebre Triatloi ezagunean lan ona egin zuten hiru sakandarrek

Asteburuan 1.000 triatoilari baino gehiago bildu ziren Ebroko Deltan jokatzen den Tarragonako Deltebre Triatloian. Sakana Triatloi Taldeko Felix Benjumeak Half distantzia aukeratu zuen, igeriketa, txirrindularitza eta korrika segmentuak batuta 107,9 km zituena. Sergio Bernalek irabazitako proban (2:24:26) Benjumea hamabigarren sailkatu zen (4:07:11). Bere taldekide Juan Luis Maizak Short kategorian parte hartu zuen (67,9 km). Roberto Ruizek (Saltoki)irabazi zuen proba (2:11:01), eta Maiza 73. iritsi zen (2:39:08). Bukatzeko, Mikel Astiz (Donibane) Distantzia Olinpikoan aritu zen (49,5 km). Ihabardarra hamabigarren sailkatu zen (1:56:10), Saltokiko Roger Mirabet txapeldunetik (1:51:44) bost minutura. 

Garcia de Eulate Agoizen
Igandean, I. Agoizko Duatloian, Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate altsasuarra podiumera igotzear egon zen, laugarren sailkatu baitzen (1:10:59), Marcos Yaniz txapeldunetik lau minutura (1:06:52).