Haizkan taldeak diskoa kaleratu du

Guaixe 2022ko mai. 12a, 15:01
Haizkan taldea Sukarrafest jaialdian. ARTXIBOA

Aurreko urtean sortutako taldeak 'Etsi' diskoa eta izen bereko bideoklipa kaleratu du. Maiatzaren 13an eta 14an kontzertuak emanen dituzte Urdiainen eta Altsasun. 

Euken Perez bateriajoleak, Haritz Goikoetxea baxujoleak eta Gaizka Lanas gitarrajoleak eta abeslariak osatzen dute Haizka taldea. Urdiaingo eskalkiaren hitz bat da haizkan eta haizeak hartzera edo dena pikutara bidaltzea esan nahi du. 2021eko abuztuko Urdiaingo festa txikietan egin zuten haien aurreneko kontzertua, eta ondoren Sukarrafesta jaialdia jo zuten. Orain, Etsi diskoa kaleratu dute eta aurkezpenerako izen bereko bideoklipa kaleratu dute. 

Ostiralean, maiatzaren 13an, Urdiaingo gaztetxeak pintxo potea antolatu du 20:00etan eta, ondoren, 23:00etan, Haizkan taldearen kontzertua izanen da. Larunbatean, maiatzaren 14an, gauerdian, Arkangoa tabernan kontzertu askustikoa emanen du Urdiaingo taldeak.