Administrazio publikoan langileen behin-behinekotasun handiena duen estatua da Espainia. Europatik ohartarazpena jaso ondoren, Espainiako Gobernuak Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak onartu zituen abenduaren 28ko 20/2021 Legearen bidez. Horri jarraituz, Etxarri Aranatz Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Ergoienako Udalak 2022. urterako lan publikoaren eskaintzaren berri eman dute.
Mankomunitatean bost lanposturen deialdia egin dute. Alde batetik, bi gizarte hezitzaile (C maila) eta gizarte langile (B maila) eta familia langile (D maila) bana kontratatu nahi dituzte. Lau langileek lanaldi osoko kontratu laborala izanen dute eta euskarazko C1 ezagutza beharko dute. Lanpostu horiek 2023-2024an betetzea aurreikusten da txanda irekiko prozedura bidez. Mankomunitateak bete nahi duen bosgarren lanpostu bat familia langilearena (D maila) izanen da. Lanaldi osoko funtzionarioa izanen da oposizio lehiaketa bidez lanpostua eskuratzen duenak. Plaza betetzeko aurreikuspen bera egin dute mankomunitatean.
Bestetik, Ergoienako Udalak zerbitzu anitzetako enplegatua (E maila) kontratatuko du eta, horretarako, lehiaketa deituko du. Lanpostua 2023-2024an betetzea aurreikusten da.