Irurita gazteluaren inguruko hitzaldia

Guaixe 2022ko mai. 16a, 09:00

Nafarroa Berriz Altxa!-ren Amaiuraldiaren barruan Iñaki Sagredok Urdiaingo gazteluaren inguruko hitzaldia emanen du maiatzaren 19an, ostegunean. 

1522-2022 Betiko argia. Burujabetza askatasuna da leloaren barruan Nafarroa Berriz Altxa! ekimenak ekainaren 5ean eginen duten Amaiur-Elizondo ekitaldia eginen du, eta ekimena aurkezteko Amaiuraldia programa antolatu dute. Bertan zenbait jarduera eginen dituzte, tartean, maiatzaren 19an, ostegunean, Altsasuko Gure Etxean eginen duten hitzaldia: Iñaki Sagredok Irurita gazteluaren inguruan hitz eginen du. Historialariak Nafarroako Erreinuko gazteluak ikertu ditu.