Plazaolako artisauen azoka, Zamartze monastegira eta Itxasperri baselizara bisita gidatuak, haurrendako tailerra eta Sakanako bizikleta bidea proiektuaren aurkezpena izanen dira, besteak beste, igandean, maiatzaren 22an, Egiarretako Itsaperri baselizaren inguruetan Plazaolako Bide Berdeen eguna ospatzeko. Kotxez joanez gero Etxarrengo gasolindegian uzteko eta Itsasperrira txutxu trenean gerturatzeko gonbitea egin du antolakuntzak.
Bide berdeen egunaren egitaraua
- 10:00, Zamartze
Zamartzeko monastegian bisita gidatua - 11:00, Itsasperri
- Plazaolako artisauen azoka irekiera: taloa, gazta, sagardoa, eztia, pitxiak...
Musika giroa
Partehartzaileen artean babesleen produktuak banatuko dira (Lacturale, Betelu eta Agrozumos) - Ibilbide gidatua: Zamartzetik Itxasperrira (12 kilometro) eta Irurtzundik Itsasperrira txirrindulaz edo oinez (5 kilometro)
- Plazaolako artisauen azoka irekiera: taloa, gazta, sagardoa, eztia, pitxiak...
- 12:00, Itsasperri
Itsasperriko baselizan bisita gidatua - 13:00, Itsasperri
Birziklatuz, bideak zaindu haurrendako tailerra - 13:30, Itsasperri
Sakanako bizikleta bidea proiektuaren aurkezpena