Amaiuraldiaren aurkezpena

Guaixe 2022ko mai. 16a, 11:00

Nafarroa berriz altxa! dinamikaren Altsasuko aurkezpena. ARTXIBOA

Nafarroa Berriz Altxa! dinamikak antolatu duen ekimenaren berri emanen du Gaizka Arangurenek maiatzaren 22an, igandean, Urdiaingo igerilekuetan.

1522-2022. Betiko argia. Burujabetza askatasuna da lelopean antolatu du Nafarroa berriz altxa! herri ekimenak Amaiuraldia. Ekainaren 5ean izanen da, Amaiur eta Elizondoren artean eta aurretik aurkezpenak eginen dituzte zenbait herritan. Urdiaingo eta Altsasuko aurkezpena maiatzaren 22an, larunbatean, 12:00etan, izanen da, Urdiaingo igerilekuetan, Gaizka Arangurenekin. Aurkezpenera joateko bizikleta martxa antolatu dute 11:00etan, Altsasuko Foru plazan. 

Ekainaren 5ean Amaiur eta Elizondora joateko autobusak antolatu dituzte, eta izena emateko zerrendak Sakanako zenbait tokitan daude: Irurtzun eta Arakilen Pikuxar euskal txokoan; Arbizun Kiroldegiko tabernan; Etxarri Aranatzen Leku Ona tabernan; Bakaikun elkartean; Urdiainen Kaluxa tabernan; Altsasun Lezea, Biltoki eta Idergi tabernetan eta Kukuerreka elkartean, eta Ziordian Etxaleku tabernan