Baietz Sakanan 20.000 km egitasmoaren martxa

Guaixe 2022ko mai. 19a, 13:14
Aixitara egindako martxa. UTZITAKOA

Sareren 'Baietz Sakanan 20.000 km batu preso, iheslari eta deportatu etxerako bidea' egitasmoaren barruan Itsusburura mendi martxa antolatu dute maiatzaren 28rako. 

Etxera bidea gertu lelopean eta Sareren Izan bidea dinamikaren barruan, ibarrean 20.000 kilometro batzeko erronka egin dute, eta maiatzaren 28an, larunbata, mendi martxa eginen dute Bakaikutik, Iturmenditik eta Urdiaindik Itsusburura. Martxa 09:00etan aterako dira, herriko plazetatik eta, ondoren, 14:30ean, Urdiaingo igerilekuetan bazkaria eginen dute.