Pilota

Bizkaia Torneoa aurkeztu dute

Guaixe 2022ko mai. 20a, 11:45

Ezkurdiak Rezustarekin osatuko du bikotea, Zalabetak Irribarriarekin eta Martijak Altunarekin

Atzo, osteguna, IX. Bizkaia Torneoa aurkeztu zuten. Hiru modalitatetan jokatuko da, lau eta erdian, binaka eta buruz buru, eta taldeka jokatzen den txapelketa bakarra da. Sei talde dira guztira, Bizkaiko mendien izenak hartzen dituztenak: Anboto, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza, Oiz eta Sollube, eta aipatu taldeen kapitainak Laso, Ezkurdia, Jaka, Altuna III.a, Urrutikoetxea eta Irribarria   dira. 

Kanporaketak ekainaren 11n, Gallartan, ekainaren 12an, Abadiñon eta Matienan, ekainaren 18an, Zierbenan eta ekainaren 19an, Arrigorriagan jokatuko dira, eta final handia Bilboko Aste Nagusiak hartuko du, Bizkaia frontoian. 

Ezkurdiak Rezustarekin osatuko du bikotea eta Irribarria eta Zabaleta izanen dituzte aurkari ekainaren 12an Matienan jokatuko den final laurdenean. Biko irabazleak Altuna III.a eta Martija izanen ditu zain ekainaren 19an Arrigorriagan jokatuko den finalerdian. 

Sarrerak salgai daude.