Espeleologoa Andian zauritua

Guaixe 2022ko mai. 23a, 10:03

61 urteko gizonezkoak istripua izan eta kolpe ugari izan ondoren erreskatatu zuten.

Espeleologo talde bat Fagadiedego Zuloa lezean, Zubeltz inguruan, sartu zen atzo eta horretan ari zirela, haietako batek istripua izan zuen. Harekin joaten zirenak Laguntza eske SOS Nafarroaren 112 telefonora hots egin zuten 14:41ean. Azaldu zutenez, gizonezkoa leizearen barruan 4,5 metroko altueratik erori zen, eta ondoren maldan behera egin zuen pirriñeka. Zauritutako gizonezkoak konortea galdu zuen, eta suspertu egin zen.

Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko kideak iritsi zirenean zauritutako gizonezkoa 20 bat metroko sakoneran zegoen, hainbat kolpe zituen, konortea galduta eta egonkor zegoen. Suhiltzaileek poleak eta sokak zituen instalazio bat prestatu zuten zauritua jarri zuten ohatila altxatzeko. Operazioa zaila izan zen maldengatik, pasabideen estutasunagatik eta ikuspen eskasagatik, eta 18:10ak aldera espeleologoa kanpora ateratzea lortu zuten. Suhiltzaileek ohatila eraman zuten helikoptero medikalizatuaren zain zegoen tokira, eta biktima Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.