Nafarroa Berriz Altxak Amaiurraldian parte hartzera deitu du

Guaixe 2022ko mai. 24a, 11:01

Amaiurtik Arizkunera martxa eginen da eta, ondoren, Elizondon bazkaria eta arratsaldea pasatzeko egitaraua prestatu dute, herri bazkaria barne.

Garilaren 19an 500 urte beteko dira Gaztelak Amaiurko gaztelua hartu zuela. Hori dela eta, Nafarroa Berriz Altxa mugimenduak burujabetzaren aldeko ekitaldi politikoa eta egun osorako egitaraua prestatu du garagarrilaren 5erako. Horren guztiaren berri eman zuten domekan mugimenduko kideek Urdiaingo Urriztiko bordan. Gainera, Gaizka Aranguren Urrozek 1512tik 1982ra arte Amaiurren historia azaldu zuen.

Mugimenduak antolatutako ekitaldietan parte hartu nahi dutenek ohiko tokietan eskuratu ditzakete autobuserako eta bazkarirako txartelak.