Plazaola, gozamenerako bidea

Guaixe 2022ko mai. 24a, 12:03

Bide berdeari eskainitako egunean haren izaera erakutsi zuen.

Uharte Arakildik eta Irurtzundik egin ziren bizikleta martxekin, Irurtzundik abiatutako oinezko martxarekin parte hartzaileek bide berdearen funtsa zein den ezagutzeko aukera izan zuten: haien erritmora joanda ingurumenaz eta paisaiaz gozatzeko aukera. Kulturaren ezagutza Itsasperri ermitan  eta inguruan zuten. Batetik, Juantxo Madariaga historialariak eraikin erromanikoari buruzko azalpenak eman zituen eta, bestetik, Plazaolako hainbat ekoizlek beraien mozkinak salgai izan zituzten kanpoko aldean. Gainera, haurrendako tailerra izan zen ere. 

Argazkiak: Plazaola turismo partzuergoa.