Azoketara, musika eskoletara, osasun etxeetara… Haietara joan beharra zegoen. Eta batzuek ez zuten modurik. Horregatik, Sakanako Mankomunitateak herrien arteko komunikazioa hobetzeko premia zegoela ikusi zuen. La Burundesa autobus enpresarekin adostu zuten hiru joan-etorri eta erdi gehiago eskaintzea astegunetan eta larunbatetan. Sei hilabeteko froga epealdia ezarri zuten, emaitzak izanik haiek aztertu eta balorazioa egiteko.