Baratzea modu ekonologian maneiatzeko ikastaroa

Guaixe 2022ko mai. 24a, 08:03

Maiatzaren 26an eta 27an, ostegunean eta ostiralean, Bertako barietateak proiektuaren barruan nekazaritza ekologikoaren inguruko ikastaroa eginen dute, Izurdiagan

Bertako hazien barietateak berreskuratzeko proiektua jarri zuen martxan Arakilgo udalak Arrea elkartearekin batera, eta ekimenaren barruan Baratzaren maneiu ekologikoa sustatzeko ikastaroa eginen dute ostegunean, maiatzak 26, eta ostiralean, maiatzak 27, 17:30etik 20:30era Izurdiagako elkartean. Baratzezaintza ekologikoan interesa duten pertsonendako ikastaroa da eta izena emateko 634584226 telefonora edo arakilkultura@gmail.com edo arakilbio@gmail.com epostara mezua bidali behar da. 

Ikastaroan nekazaritza ekologikoa zer den, lurraren eta ongarri berdearen erabilera eta bioanizasunaren, izurrite eta gaixotasunen maneiua edukiak landuko dira eta baratzeko lurraren ezagutza eta prestakin prebentiboak eta sendagarriak egiteko praktikak eginen dituzte ere.