Ziber erasoak hamar udali eta Mank-i eragin dio

Guaixe 2022ko mai. 25a, 10:00
Bakaikuko Udalaren webgunea da erabilgarri ez dagoenetako bat. ARTXIBOA

Hamar udalen eta Sakanako Mankomunitatearen e-posta elektronikoak ez daude erabilgarri, ezta haietako batzuen webguneak ere.

Joan den asteazkenetik Arakil, Irurtzun, Ergoiena, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko udaletako e-postak eta egoitza elektronikoak ez daude erabilgarri, ezta Sakanako Mankomunitatearenak ere. Gainera, web orrien kasuan Irurtzungoa eta Burundan halakoa duten udalenak ez daude erabilgarri. Animsa enpresa publikoak kudeatzen du toki erakunde horien informazio sistemak eta Lituaniatik egin den ziber eraso baten ondorioz bertan behera gelditu da guztia. Zerbitzua lehenbailehen berreskuratzeko lanean ari da Animsa.