Txirrindularitza

Gaur hasiko da Nafarroako Itzulia

Guaixe 2022ko mai. 26a, 10:30

Nafarroako Itzulia. ARTXIBOA

Lau sakandar lehiatuko dira bertan, eta larunbateko etapa Sakanara sartuko da, San Migel portura

Bi urteren ondoren, bueltan da afizionatuen mailako Nafarroako Itzulia, egutegi amateurreko proba entzutetsuenetako bat. 21 talde lehiatuko dira guztira, afizionatuen mailako talde eta txirrindulari onenak, nazioarteko talde batzuk tartean. Nafarroako Itzulia, gaur, osteguna, Zangozan hasiko da eta igandean despedituko da, Iruñean. 

Parte hartuko duten txirrindularien artean lau sakandar daude: Laboral Kutxako Ailetz Lasa ziordiarra eta Iker Mintegi altsasuarra, Ciclismo Riojanoko Andoni Ocaña eta Gomur Cantabria Infinitako Jon Gil lakuntzarra. 

Txirrindulariek gaur Zangozan hasi eta despedituko den 140 kilometroko etapa gorabeheratsua izango dute jokoan.