Ikasturte berrirako jarduera eskaintza zabala

Guaixe 2022ko eka. 7a, 08:20
Iturmendiarrak sanmigeletan plazan. ARTXIBOA

Haur, gazte eta helduendako makina bat ikastaro antolatu dira eta izen ematea zabalik dago 

Ikasturte honetako esperientziaren ondoren, Iturmendin prest dute heldu den ikasturterako ekintza eskaintza. 3 eta 12 urte arteko ume eta haurrendako honakoak izanen dira: ludoteka ingelesez, multikirola eta xakea, euskal dantzak, marrazketa, trikitixa, panderoa, txistua, dantza modernoa, gorputz adierazpena, psikomotrizitatea, pilatesa eta ingelesa. 

16 urtetik gorako gazte eta heldudendako 2022-2023ko ekintza jarduera honakoa izanen da: marrazketa, trikitixa, panderoa, psikomotrizitatea, txistua, dantza modernoa, gorputz adierazpena, boxeoa, pilates, ingelesa eta frantsesa. Izena eman edo informazio gehiago nahi duenak 615 704 540 telefonora hots egin behar du. Iturmendiarrez aparte, bakaikuarrek eta urdindarrek ere eman dezakete izena.