Unibertsitatera sartzeko probak hasi dituzte

Guaixe 2022ko eka. 7a, 12:28

Irakaslea azalpenak ematen. NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

Gaur, bihar eta etzi eginen dituzte.

Batxilergoaren bigarren maila bukatu eta beraien ikasketak unibertsitatean segi nahi duten ikasleek selektibitate edo unibertsitatean sartzeko probak egiten hasi dira gaur. Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institututik 48 ikasle joan dira azterketak egitera, D eredukoak guztiak. Haietatik 41 ikasturte honetako ikasleak dira. Gainontzekoak aurreko ikasturteko ikasleak, beraien nota hobetzeko probaldira aurkeztu direnak. Bestalde, D ereduan ikasten duten Irurtzun eta Arakilgo ikasleak Iruñeko Biurdana institutuaren bidez aurkeztu dira azterketetara. Irurtzungo bost ikasle eta Arakilgo hiru dira. Guztiek ere hilaren 15ean jasoko dituzte azterketen emaitzak.