Futbola

Zalduaren bigarren kopa

Guaixe 2022ko eka. 15a, 10:00
Zalduakoak, pozik, Elomendiko Kopa irabazi ostean. UTZITAKOA

Martxoan Elomendiko 50. Urteurreneko Trofeoa irabazi eta gero, orain Elomendiko Kopa irabazi du talde arakildarrak

Elomendiko Futbol Txapelketan lehiatzen den Arakilgo Zalduak primerako denboraldia borobildu du. Ligan txapeldunorde izan eta gero, Elomendiko Kopa jarri zen abian eta arakildarrek bide ezin hobea egin dute, Kopako finalera sailkatu zirelako. Ekainaren 4an jokatutako finalean, 3 eta 0 irabazi zioten Unzitiri eta kopa preziatua ekarri zuten etxera. 

Gogoan izan behar da Elomendiko Txapelketak aurten 50 urte bete dituela eta urteurrena ospatzeko Elomendiko 50. Urteurreneko Trofeoa jokatu zutela, ligaz kanpo. Eta Elomendik irabazi zuen trofeo berezi hori, hain zuzen ere arerio berberaren kontra, Unzitiren kontra, 3 eta 2 gailenduta. Beraz, Ligako txapeldunordeek denboraldi bikaina egin dute.